IKASYS: Lehen esperimentazio eguna
Atala: Ikasys
Gaur jarri da abian
Proiektua ondorengo ikastoletan: Donostiako Santo Tomas Lizeoa ikastolan, Orioko Herri Ikastolan eta Oiartzungo Haurtzaro Ikastolan.
Argazkiak Haurtzaro ikastolako ikasleak.

Atala: Ikasys
Gaur jarri da abian
Proiektua ondorengo ikastoletan: Donostiako Santo Tomas Lizeoa ikastolan, Orioko Herri Ikastolan eta Oiartzungo Haurtzaro Ikastolan.
Argazkiak Haurtzaro ikastolako ikasleak.

Atala: Ikasys
Ikastolen Elkartea garatzen ari den proiektu aitzindaria apirilaren 14tik aurrera eta ikasturtea bukatu arte esperimentatzen hasiko dira Donostiako Santo Tomas Lizeoan, Orioko Herri Ikastolan eta Oiartzungo Haurtzaro Ikastolan. Esperimentazioa hiru ikastola horietako Lehen Hezkuntzako bigarren, laugarren eta seigarren mailetan egingo da.
Esperimentazio faseari hasiera emateko, apirilaren 8an prestakuntza saioak antolatu ziren eta bertan parte hartu zuten proiektuaren ebaluazio-taldeko kideekin batera, aipatutako hiru ikastoletako tutore, irakasle eta koordinatzaileek,. Ikastoletako profesionalen artean harrera ona izan zuen proiektuak, datorren astetik aurrera ikasleek proiektu berriztatzaile honi nola erantzuten dioten ikusiko da.

Atala: Ikasys
Ikasle bakoitzak du bere estiloa eta erritmoa ikasteko orduan, eta bakoitzaren berezitasun horri nola erantzun behar zaion asmatzea da hezkuntzaren arazo nagusietako bat.
Eskolako zenbait eduki ariketetan trebatuz eta memorizatuz barneratzekoak dira, eta arlo horietan sortzen da zalantza gehien, hor ikusten baita alde gehien ikasletik ikaslera. Bakoitzaren berezitasun horri irtenbide egokia emateko, ikasleek ariketa batzuei erantzun behar izaten diete edo memoria ariketak egin behar izaten dituzte. Behar honi erantzuna eman nahian, Ikastolen Elkarteak
Proiektua sortu du.
Egoera sinpleetatik abiatuz (aprendizaia puntualak), ikasgelan eta eguneroko bizitzan sortzen zaizkion egoera-problemak ulertzeko eta egoera hauei aurre egiteko, ikasleari bere beharrei egokitutako tresna sendoak ematea da proiektuaren helburu nagusia. IKASYS Proiektuko jardueren bidez, ikasleak konpetentzia desberdinak lortzen lagunduko dien eta helburu espezifiko moduan definitutako aprendizaia puntualetan trebatuko dira. Beraz, jarduera hauen bidez konpetentzien garapenera bideratutako hezkuntza aprendizaia puntualen sistematizazioa lortu nahi da.

Ikasys sistemaren osagaiak hiru dira. Hardware aldetik, eskola beharrei erantzungo dien eta erabiltzeko erraza eta merkea den IKASBOOK tresna informatiko mugikorra. Tresna hau gela arruntean integratuko da eta ikasle bakoitza bere ordenagailuarekin arituko da. Software aldetik hiru web aplikazio biltzen dira, jarduerak sortzeko eta antolatzeko aplikazioa, tresna informatiko mugikorrean jarduerak exekutatzeko aplikazioa eta irakasleek ikasleek egindako lanen garapenaren jarraipena egiteko aplikazioa. Eduki kurrikular aldetik, arloka eta zailtasunaren arabera mailakatutako jarduera sorta biltzen du. 6-12 adin bitartean arlo bakoitzeko 45.000 ariketa sortu dira, guztira, 225.000 ariketa bost arlotan banatuta (Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Matematika eta Ingurunea).

Proiektuaren aurkezpena:
Noiz: Otsailaren 6an, asteazkenez
Ordua: Goizeko 11:30etan
Non: Nafarroako Ikastolen Elkartean - NIE
San Anton, 3 - 31001 Iruñea
Mahaikideak:
- Koldo Tellitu, Ikastolen Konfederazioaren lehendakaria
- Pello Irujo, Nafarroako Ikastolen Elkarteko lehendakari arduraduna
- Iñaki Lekuona, Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko eta Ikasys-eko zuzendaria
- Josune Gereka, EHIK-ko IKT arduraduna eta Ikasys-eko zuzendari teknikoa
- Oihan Odriozola, Ikasys proiektuaren arduraduna