IKASYS: ikastoletako ekipamendua
Urritik aurrera hasiko den
Proiektuko esperimentazio fase nagusian Acer Aspire One ekipoak erabiliko dira. Ekipo praktikoak dira, arinak eta txikiak (24 x 17 cm), wifi konexioa dute, 3-7 orduko autonomia eta web nabegaziorako erresoluzioa (1024×600). Bestelako ezaugarri teknikoak:
Prozesadora: Intel ATOM
Pantailaren tamaina: 8,9″
Sistema eragilea: Linux sistema eragilea (Ubuntu)
RAM memoria: 512 MB
Disko gogorra: 8 GB

Ikasleen ekipoak gordetzeko armairua berezi bat egongo da geletan. Armairua Jordi Sonido enpresak egin du, eskatutako ezaugarrien neurrira. Hauek dira armairuen ezaugarri nagusienak:
arina eta gurpilduna
30 apal (3×10) ditu, bakoitzean mini-ordengailu bat sartzeko
goikaldean 2 apal handiago ditu, routerra eta abar jarri ahal izateko
atzealdean kableatu guztia egiteko lekua du
armairutik bi kable ateratzen dira:
- argindarraren kablea: mini-ordenagailu guztien bateriak kargatu ahal izateko.
- sareko kablea: routerra sarera konektatu ahal izateko.
Tamaina:
- altuera: 120 cm
- zabalera: 80 cm
- sakonera: 56 cm






Armairua oso polita eta egoki ikusten da.