Orrialdeak

Albisteak

Atalak

Artxiboak

Hizkuntza

Harremanetarako

Ikasys

IKASYS Proiektua: ebaluazioaren emaitzak

Azken urte t’ erdian, 16 ikastoletako hainbat gelatan ikasle bakoitzak bere ordenagailuaren bidez egindako lanaren berri emateko, batetik; eta unibertsitatearekin batera jarraitutako ikerketaren datuak plazaratzeko, bestetik, datorren asteartean, ekainaren 23an, prentsaurrekoa egingo da “Ikastolen Etxea”n.

Ondoren, “ Proiektua: EHU-k eginiko ebaluazioaren emaitzak” aurkezpen ekitaldia izango da, eguerdiko 12:00etan. Bertan arituko dira:
     Karlos Santiago, EHU-ko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko HIDM saileko kidea.
     Josune Gereka, Ikastolen Elkartearen IKT saileko arduraduna.
     Maite Gomez ,  Proiektuaren koordinatzaile orokorra.
     Oihan Odriozola,  Proiektuaren software eta hardware arduraduna.

 Proiektuaren ebaluazioaren inguruan jasotako lehenengo emaitzak aurkeztuko dira ekitaldian.

Erantzun bat bidali